Udalekuak hasiko dituzte astelehenean 28 umek

Anboto

Garaiko 28 umek udalekuak hasiko dituzte datorren astelehenean. Hiru astez udaz gozatzeko ekintzak izango dituzte aukeran, eta uztailaren 18an amaituko dute jardunaldia. 3 eta 11 urte arteko umeek parte hartuko dute, eta goizez garatuko da, egun osoko irteeraren bat egiten dutenean salbu.


Urtero lez, askotariko ekintza sorta prestatu dute haurrentzat; eskulanak, jolasak, txitxiburduntzia eta Basondora bisita dira horietako batzuk.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!