Domekan mezagaz hasiko da egitaraua, 11:00etan. Jarraian, dantzariak eta igel txapelketa egongo dira. Arratsaldean, ostera, asto-proben txanda izango da 18:00etan.
Astelehenean, San Joan bezperan, Donien Atxa ipini, eta sua piztuko dute. Hilaren 24an amaituko dira jaiak, 11:00etan, mezagaz batera.