Pilotalekuko argiak aldatzeko diru-laguntza jaso dute

Anboto 2014ko ekainaren 17a

Herriko pilotalekuko argiak aldatuko ditu udalak, eta, horretarako, diru-laguntza jaso du. Foku zaharrak kendu eta LED kontsumo baxuko argiak ipiniko ditu. Agenda 21eko diru-laguntzen barruan egin zuten udaletik eskaera, eta dagoeneko jaso dute erantzuna: 20.000 euro eman dizkiete, egitasmoaren kostu osoaren %60.


Aurrekontuetan zehaztu zuten proiektua, eta, pilotalekukoez gainera, San Miguel elizako fokuak ere aldatuko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!