Diru-laguntza eskatu du udalak pilotalekuko argiak aldatzeko

Anboto 2014ko maiatzaren 23a

Herriko pilotalekuko argiak aldatuko ditu udalak, aurtengo aurrekontuetan zehaztu lez. Foku zaharrak kendu, eta LED sistemakoak ipiniko ditu.

Kontsumo baxuko argiak dira horiek; beraz, gerora argindarra eta dirua aurreztu ahalko du udalak. Horretaz gainera, San Migel elizako dorreko fokuak ere aldatuko ditu Garaiko Udalak. Guztira, 30.700 euroko aurrekontua dauka egitasmoak, eta udalak diru-laguntza eskatu du gastuari aurre egiten laguntzeko. Agenda 21eko laguntzen baitan egin du eskaera.


Argiteria aldatzea da aurrekontuetako inbertsio handienetakoa, ur-sarea hobetzeko proiektuagaz batera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!