Bihar, 12:00etan batuko dira elizan, egunagaz lotutako meza entzuteko. Gero, 14:00etan, herri bazkaria egingo dute Herriko Tabernan. Besteak beste, perretxiko krema, bakailao hostopila eta legatza dastatzeko aukera izango dute bazkarira hurreratuko direnek.