Landetxea zabalduko dute Aboiz baserrian

Anboto 2014ko mai. 9a, 14:42

Garaiko Aboiz baserrian landetxea zabalduko dute, eta arduradunek azaldu dutenez, obraren azkenengo fasean murgilduta daude. Lo egiteko lekuaz gainera, ostalaritza zerbitzua ere eskainiko dute. Lehenago zooa zegoen eremuan kokatuta dago Aboiz baserria.


Lehenengo eta behin, jatetxea zabalduko dute. Izan ere, lanak eremu horretan doaz aurreratuta. Zerbitzu hori ekainerako prest egotea espero dute arduradunek.


Landetxea, zazpi gelakoa, aurrerago egongo da erabilgarri, jatetxea zabaldu ostean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!