40.000 euro gorde dituzte; adibidez, Elizabarritik San Migueleko biltegira doan hodia konpontzeko. Azken urteetan auzobideak konpontzen egin dituzte batez ere ahaleginak, eta orain ur sarean ikusten dute premia.
Pilotalekuan ere egingo dituzte hobekuntzak: 20.000 euro erabiliko dituzte argiak aldatzeko. Herrigunean dauden foku batzuk ere aldatuko dituzte 6.000 eurogaz; zaharrak kendu eta LED sistemakoak ipiniko dituzte. Aurretik, kaleko faroletako argia aldatu zuen udalak, zaharrak kendu eta kontsumo baxuko LED sistemakoak ezartzeko.
Obrarako, tasak gora
Ur sarearen obra egiteko, Aldundiaren diru-laguntza eskuratu gura du udalak. Laguntza hori eman izan dutenean gutxieneko batzuk eskatu dituzte, eta, horregatik, urari eta estolderiari dagozkien tasak igo ditu. Horiek dira aurtengo tasetan egondako igoera bakarrak.