Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Otsailean lur-jausia gertatu zen Zaldaitik Solabiskerrerako auzo-bidean, denboralearen eraginez. Lurra leku bitan mugitu zen, eta arbola batzuk ere jausi ziren. Errepide hori konpontzeko diru-laguntza eskatu zion udalak Bizkaiko Foru Aldundiari, eta onartu egin dio. 50.000 eurokoa izango da laguntza, aurrekontuaren %81, hain zuzen ere.
Obra udalbatzan onartu eta adjudikaziora aterako dute datozen asteetan.