Biharko egun-pasarako goizeko 08:45ean geratu dira garaitarrak, eta autobusean joango dira Lantziegora. Ailegatzean, lehenik, hamaiketakoa egingo dute. Gero, udaletxean dokumentu bat sinatuko dute herri bietako ordezkariek. Lantziego hobeto ezagutzeko asmoz, antzina olioa zelan egiten zuten ikusiko dute. Ostean, inguruko upategi bat bisitatuko dute, eta poteorako astia ere hartuko dute. Eguerdian pilotalekuan batuko dira bazkaltzeko, eta arratsaldean erromeriagaz jarraituko du jaiak. Antolatzaileen arabera, iluntzeko 20:00 aldera bueltatuko dira Garaira.