60 bat musikari batuko dira Txistulari Egunean

Anboto 2014ko mar. 23a, 09:00
Durangaldeko Txistulari Eguna ospatuko dute gaur Garain. Ospakizunerako propio sortutako koruak ere parte hartuko du jaian.

 

Durangaldeko 59. Txistulari Eguna ospatuko dute gaur, domeka, Garain. Jaizale txistulari elkarteak antolatuta eta udalak babestuta, Elizabarrin egingo dute kontzertua, 12:30ean. Horren aurretik, San Migel elizatik kalejiran joango dira Elizabarriraino. Kontzerturako 60 bat musikari batuko dira; horietatik 30 izango dira eskualdeko txistulariak. Euregaz batera, domekarako beren-beregi Garain sortutako abesbatzak parte hartuko du.


Alex Agirrebeitiak zuzenduko du hamabi piezako kontzertua. Carlos Sánchez-Barba zaldibartarraren eta Jose Ignacio Abasolo iurretarraren moldaketa bi ere joko dituzte. Ostean, dantza saioa egingo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!