Udalaren oharra Bizkaiko Aldizkari Ofizialean agertzen denetik aurrera, hamabost eguneko epea egongo da hautagaiak aurkezteko. Garain erroldatuta egon beharko dute interesdunek, eta udaletxean egin behar dute eskaera.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aginduz aldatzen dira bake epailea eta ordezkoa. Baina iragarpena eta hautaketa udalaren esku geratzen dira. Prest agertzen diren herritarren artean zein aukeratu udalbatzar batean erabakiko dute. Gero, auzitegira bidaliko dituzte proposamenak. Lagun biek Durangoko epaitegian hartuko dute kargua.
Udaleko ordezkariek azaldu dutenez, kargua bateragarria da beste lanpostu batzuekin. Ez, ostera, alderdi politiko eta sindikatuetako ardurekin.