Zaldaitik Solabiskerrerako bidean lurjausia

Anboto 2014ko otsailaren 16a

Zaldai-Solabisker auzobidean lurjausia gertatu da azkeneko denboralearen eraginez. Bidearen bi gunetan sortu dira arazoak; lurra leku bitan mugitu da eta arbola pare bat ere jausi dira.

 

Momentu  honetan auto bat pasatzeko beste leku dago bakarrik. Udaleko arduradunak auzobidea ikusten egon dira asteon. Iaz ere lurjausia jazo zen Goierritik herrigunera bidean, baina oraingoa ez ei da hainbesterako. Bidea konpontzeko, Bizkaiko Foru Aldundiari dirulaguntza eskatzeko asmoa daukatela azaldu dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!