Antza denez, urtero egoten da abesbatza baten emanaldia jai egitarauan, eta Garain talderik ez dagoenez, sortzea erabaki dute.
Zapatuetan batzen dira abesbatzako kideak entseguak egiteko. Kultur etxean izaten dute hitzordua, arratsaldeko 16:45ean. Momentuz hamabost eta hogei artean elkartzen direla azaldu du taldekide batek. Baina, herritarrei bertan parte hartzeko deia ere egin gura diete publikoki. Abesbatza Antton Mari Aldekoa-Otalora iurretarrak zuzentzen duela azaldu dute.