Txorizo eta odoloste sorta, sari preziatuena

Anboto 2014ko urt. 17a, 14:30
1.400 euro atera dituzte San Anton eguneko Errematan. Erdia Caritasentzako izango da, eta beste erdia parrokiarako. Jai giroan, jakiak eta animaliak etxera eroateko apustu egin dute herritarrek. Txorizo eta odoloste sortagatik 70 euro eman ditu batek; hori izan da eskaintza altuena.

Ohiturazko Erremataren eguna izan da Garain. 12:00etan meza egin dute Elizabarrin, eta horren ostean lurrak eta produktuak bedeinkatu ditu abadeak. Gero hasi da enkante solidarioa. Herritarrek ematen dituzte produktuak dohaintzan, eta bertaratzen direnen artean banatzen dituzte gero. Pastelak, arrautzak, untxiak, oiloak... urtero lez, deneriko produktuak eroan dituzte. Guztira 1.400 euro batu dituzte, eta Caritasen eta parrokiaren artean banatuko dutela azaldu dute.

Normalean elizaren kanpoaldean egiten dute Erremata, baina haizearengatik barruan egitea erabaki dute. Eliza barruko epelean egon dira, eta naguko hotzari aurre egiteko moduko jakiak eskuratu dituzte hainbatek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!