Arrakasta eduki dute herriari buruzko bisitek

Anboto 2014ko urt. 15a, 13:45
Joan zen asteburuan Garai ezagutzeko bisitak antolatu zituzten Garaiko Udalak eta Gerediaga Elkarteak. Zapatuan euskaraz eta domekan gaztelaniaz, bisitaldi bi egin zituzten, eta guztira 84 pertsonak parte hartu zuten.

 

Hasieran aurreikusitako kopurua gainditu zuten horrela. Gontzal Sarrigoitia alkateak adierazi du arrakasta eduki duela ekimenak, eta, horren adibide da hainbatek bisita berriro egingo ote den galdetu dutela.

Garai ezagutaraztea zen helburua, eta Zubiaurre artisten familia hari lez erabili zuten. Elizabarrin hasi zuten ibilbidea, eta Valentin eta Ramon Zubiaurre margolarien koadroak ikusi zituzten, udaletxera joanda. Gero Zubiaurretarren etxea zena bisitatu, eta handik San Migel elizara jo zuten, beste koadro batzuk ikusteko. Hilerrian amaitu zuten ibilbidea, bertan daude-eta lur emanda anaiak, eta intelektuala izateagatik ospetsu egin zen Pilar arreba.

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!