Zubiaurretarrak eta Garai ezagutzeko bisitak

Anboto 2014ko urt. 10a, 08:30
Zapatuan eta domekan bisita gidatuak egingo dituzte herrian

Zapatuan eta domekan bisita gidatuak egingo dituzte Garain, herria bera eta Zubiaurre familia zena ezagutzera emateko. Artistaz beteriko familia izan zen Zubiaurretarrena. Valentin aita musikaria izan zen, Pilar alaba intelektuala, eta Ramon eta Valentin semeak margolariak. Familia horren omenaldi lez hainbat ekintza antolatu zituzten iaz udalak eta Gerediaga Elkarteak, eta asteburu honetakoa izango da azken ospakizuna. 12:00etan hasiko dira bisitak Elizabarrin, zapatuan euskaraz, eta domekan gaztelaniaz. Zubiaurretarren jaiotetxeetatik pasatuta osatuko dute ibilbidea.

Bilduma pribatuak, margolanak eta zenbait bitxikeria ikusi ahal izango dituzte bisitariek, antolatzaileek azaldu dutenez. Baina bisitariek izena eman beharko dute aurretik, gerediaga@gerediaga.com helbide elektronikora idatzita edota 946 818 066 telefonora deituta.

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!