Domekara arte ikusgai egongo dira pintura lehiaketako lanak

Anboto 2013ko aza. 28a, 12:38
Joan zen domekan kaleko pintura lehiaketa ospatu zuten, Garain. Zubiaurre artisten familiaren omenez izan zen, aurten egin dituzten beste hainbat ekitaldiren antzera. Hamabi margolari aurkeztu ziren, eta Raimundo Argos bilbotarra izan zen garaile. Lan guztiak domekara arte egongo dira ikusgai udaletxean

Joan zen domekan kaleko pintura lehiaketa ospatu zuten, Garain. Zubiaurre artisten familiaren omenez izan zen, aurten egin dituzten beste hainbat ekitaldiren antzera. Hamabi margolari aurkeztu ziren, eta Raimundo Argos bilbotarra izan zen garaile. Lan guztiak domekara arte egongo dira ikusgai udaletxean.

 

Argosek 600 euro jaso zituen. Bere atzetik, Eduardo Alsasua gasteiztarra eta Leticia Gaspar plentziarra sailkatu ziren. Garaitar onena Jose Amantegi izan zen, eta 300 euro irabazi zituen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!