Zubiaurretarren omenezko pintura lehiaketa, domekan

Anboto 2013ko aza. 21a, 13:08
Udalak eta Gerediaga Elkarteak antolatu dute

Udalak eta Gerediaga Elkarteak antolatu dute.

 

Garaiko Udalak eta Gerediaga Elkarteak kaleko pintura lehiaketa antolatu dute domeka honetarako. Zubiaurre artisten familia omentzeko aurten sustatutako programaren barruan dago ekimena. Valentin eta Ramon anaiek egindako argazkiekin erakusketa bat ipini dute balkoietan, adibidez. Berez, margolariak ziren, eta lehiaketagaz, eurek Garain egindako artelanak gogoratuko dituzte.

 

Partaideek 09:00etatik 10:00etara zigilatuko dituzte margolanetarako euskarriak. Eta 14:00etatik 14:30era bitartean aurkeztu beharko dituzte lanak. Epaileek 20:00etan emango dute erabakia. 600, 500 eta 400 euroko sariak egongo dira; 300 euro, berriz, garaitar onenarentzat.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!