Pedro Hilarión Sarrionandia oroituz

Anboto 2013ko aza. 13a, 14:50
Domekan omenduko dute Sarrionandia; Rifeko amazigera hizkuntza ikasi eta ikertu zuen

Domekan omenduko dute Sarrionandia; Rifeko amazigera hizkuntza ikasi eta ikertu zuen.

 

Domeka honetan Pedro Hilarión Sarrionandia misiolari eta hizkuntzalaria oroituko dute Garain, bere jaioterrian. XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran Rifeko (Maroko) amazigera hizkuntza ikertu zuen, eta bere lana goraipatzeko ekitaldia antolatu dute udalak, Gerediaga Elkarteak eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Bere lana eta osteko aitorpena ez ziren gertaera errazak izan, baina gauzak aldatu egin dira. Joseba Sarrionandiak Garaiko hizkuntzalariaren ibilerak eta azterketak kontatzen ditu Moroak gara behelaino artean? liburuan.

 

Abade frantziskotarra zen garaitarra, eta 1892an Tetuanera (Maroko) bidali zuten. Han hasi zen amazigera ikasten. Ez zegoen ia libururik hizkuntza horretan, eta horrek ikasketa zaildu zion. Bere kabuz ikertzen hasi, eta 1905ean Gramática de la lengua rifeña argitaratu zuen. Gerora, hiztegi bat ere bai. 1913an Zornotzan hil zen, sendiari eginiko bisitaldi batean.

 

Domekan, 12:00etan hasiko da ekitaldia, berbaldiagaz. Ostean, Iban Gorritik egindako ikuskizun bat eskainiko dute, eta amaitzeko Sarrionandia iurretarraren liburuko pasarte batzuk irakurriko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!