Gaztedi Durangaldea ekimenari ekarpena

Anboto 2013ko aza. 9a, 08:30
Udalak Gaztedi Durangaldea proiektua sustatuko du; sektoreari bultzada bat emateko sortu da

Udalak Gaztedi Durangaldea proiektua sustatuko du; sektoreari bultzada bat emateko sortu da.

 

Garaiko Udalak Gaztedi Durangaldea proiektua sustatuko du. Gazteria arloan politikak garatu eta sektoreari bultzada bat emateko sortu da proiektu hori. Durangaldeko beste zenbait udalekin batera parte hartuko du, asteleheneko udalbatzarrean aho batez onartu eta gero.

 

2012an, Bizkaiko Foru Aldundiak Udal Gaztedi sortu zuen, gazte mailako politikak koordinatzeko gunea. Aurten, horren harira, Gaztedi Bizkaia programa eratu du. Eta, Durangaldean atal berezia edukiko du. Gazteen autonomia, balioen lanketa eta partaidetza sustatu gura dituzte hainbat ekintzagaz. Ikastaroak eta ikerketak proposatuko dituzte, besteak beste. 390 euro inbertituko dira Garain, eta horietatik 270 Aldundiak ipiniko ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!