Bertso afarirako txartelak salgai daude

Anboto 2013ko urr. 30a, 08:40
Azaroaren 23an izango da urteroko bertso saioa; joan gura dutenek badaukate izen-emateko aukera

Azaroaren 23an izango da urteroko bertso saioa; joan gura dutenek badaukate izen-emateko aukera.

 

Garaiko Udalak eta Trumoitte kultur elkarteak urtero antolatzen duten bertso afaria azaroaren 23an izango da aurten. Azaldu dutenez, bertara joan gura dutenek badaukate izena emateko aukera. Izan ere, txartelak salgai daude udaletxean. Gura dutenek udaletxera bertara deitu ahal dute, 946 816 393 zenbakira.

 

Hogei euro ordaindu beharko dute interesdunek; ume eta gazteen kasuan, hamabost euro. Hiru bertsolarik parte hartuko dute ekitaldian. Beñat Ugartetxea mallabitarrak, Eneko Abasolo Abarkas iurretarrak eta Fredi Paia algortarrak abestuko dute bertso afarian. Otea-Loran elkartean izango da afaria, eta horren ostean egingo dute bertsotan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!