Momoitio bisitatu dute hainbat lagunek

Anboto 2013ko urr. 21a, 15:57
Iñaki Garcia Camino arkeologoak eman zituen azalpenak

Iñaki Garcia Camino arkeologoak eman zituen azalpenak.

 

2009an Aostarri proiektua aurkeztu zuten Garaiko Momoitio auzoan, San Juan baselizaren alboan. Erdi Aroko nekropolia lehengoratu zuten, eta Iñaki Garcia Caminok zuzendu zuen arkeologo taldearen lana. Harrien ezaugarriak aztertu eta sasoi hartako bizimoduaren inguruko emaitzak ondorioztatu zituzten. Garcia Caminok berak eman zituen zapatuan azalpenak, Ondare Jardunaldien baitan egindako bisita gidatuan. Hainbat lagunek parte hartu zuten.

 

Berez, 80ko hamarkadan ekin zion ikerketari Garcia Caminok. Hasierako emaitza haiek kontuan hartuta egin zuten Aostarri egitasmoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!