Lodosa ezagutzera joango dira nagusiak

Anboto 2013ko urr. 17a, 08:38
Nagusien elkartearen irteera astelehenean da

Nagusien elkartearen irteera astelehenean da.

 

Garaiko nagusien elkarteak Lodosara irteera antolatu du astelehenerako, hilaren 21erako. Nafarroako herria ezagutzeko aukera izango dute, ingurunea ikusi eta bertako gastronomia dastatzeko. Goizeko 09:00etan irtengo dute Garaitik.

 

Lodosara ailegatzean, XVI. mendeko eliza bisitatuko dute, eta horren ostean pikillo piperrari eskainitako monumentua ere bai. Lodosan osteratxoa egin eta gero, inguruko herrietan egingo dute dastaketa gastronomikoa. Carcar herrian dagoen Valdelares upategian ardoa probatu ahal izango dute. Bazkaltzera Azagra herrira joango dira, eta lurralde hartako produktuak jango dituzte: pikillo piperrak, txerri-ukondoa... 14:30ean hartu dute ordua mahaian esertzeko.

 

Irteeran apuntatu gura duenak 23 euro ordaindu beharko dituela azaldu dute antolatzaileek. Izena emateko azken eguna zapatukoa izango dela ere ohartarazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!