Txakurrak batzearren kobratu egingo dute

Anboto 2013ko urr. 10a, 10:42
Txakurra batzea 63 euro kobratuko du udalak

Txakurra batzea 63 euro kobratuko du udalak.

 

Garaiko Udalak bide publikoetan txakurren bat jasotzean, jabeari kobratu egingo dio hemendik aurrera. Tasa berriak ezarri ditu gai horregaz lotuta, orain arte ez zeudenak. Joan zen astean ospatutako udalbatzarrean onartu zuten aho batez. Txakurra batzea 63 euro kobratuko du udalak.

 

Horrez gainera, harrera zentroan txakurrak pasako dituen egun bakoitzeko 12 euro ordaindu beharko ditu jabeak. Albaitariek azterketa egiten badiote, eta parasitoak kendu, 43 euro gehiago ipini beharko ditu. Eutanasia egiten badiote 56 euro kobratuko dute, eta erraustea 60.

 

Tasen ordainketa Garaiko udaletxean egingo dute jabeek, txakurra harrera zentroan batu aurretik. Bestalde, arriskutsuak izan ahal diren txakurrak edukitzeagatik lizentzia emango dute, eta 50 euro ordaindu beharko dute jabeek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!