Momoitioko nekropoliaren berri, urriaren 19an

Anboto 2013ko urr. 5a, 08:25
Nekropolian ikerketa zuzendu zuen Iñaki Garcia Caminok emango ditu azalpenak bisitan

Nekropolian ikerketa zuzendu zuen Iñaki Garcia Caminok emango ditu azalpenak bisitan.

 

Momoitioko San Juan baselizaren ondoan dago Erdi Aroko nekropolia. ‘Aostarri proiektua’-ren bidez lehengoratu zuten, 2009an. Azterketa horiei esker, Euskal Herriko historiari buruzko datuak ondorioztatu zituzten ikertzaileek; Durangaldeko bizimoduari buruzkoak ere bai. Europako Ondarearen Jardunaldien baitan, bertara bisita gidatua egingo dute urriaren 19an. Berez domeka honetan egin behar zuten, baina atzeratu egin dute. Ikerketa zuzendu zuen Iñaki Garcia Camino arkeologoak emango ditu azalpenak, gaztelaniaz.

 

Garcia Caminok 80ko hamarkadan ekin zion ikerketari. Aurkitutako lehenengo aztarnak IX. mendeko komunitatearenak dira. Etxola zirkularrak eraiki zituzten, eta ganadua zaintzen zuten. Inguruko lurrak ere lantzen zituzten. Udalak, Gerediaga Elkarteak eta Urkiola Landa Garapena elkarteak sustatu dute urriaren 19ko bisita.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!