Zubiaurreren obra "enblematikoa" ikusgai, Arte Ederren Museoan

Anboto 2013ko ira. 26a, 11:55
Madrileko Reina Sofia museotik Bilbora ekarri dute Ramon Zubiaurreren lana

Madrileko Reina Sofia museotik Bilbora ekarri dute Ramon Zubiaurreren lana.

 

Ramon Zubiaurre margolaria Garain jaio zen 1882an. Artista ospetsua izan zen, eta bere lanek oihartzun handia eduki zuten Europan zehar. Madriletik ekarrita, Bilboko Arte Ederren Museoan ikusgai dago bere obra ezagunetako bat: Shanti Andia ‘Ausarta’ euskal itsasgizona. “Joan zen mende hasierako euskal pinturaren pieza enblematikoetako bat” dela esan dute arduradunek. Reina Sofia museoaren jabetzakoa da margolana, eta 2014ko urtarrilaren 5era arte egongo da Bilbon. Hilaren 18an egin zuten obraren aurkezpena Josune Ariztondo kultura ditutatuak, eta Javier Viar museoko zuzendariak. Banco Santanderrek babesten duen Obra Gonbidatua progaramaren baitan ekarri dute, eta horregatik eskerrak eman dizkio Ariztondok babesleari, baita Reina Sofia museoari ere.

 

Azaldu dutenez, koadroa museoko eraikin zaharreko 31. aretoan dago erakusgai, eta bertan, autoreak berak egindako beste lan batzuk ere badaude, hainbat tonu eta baliabide estetikoz osatutakoak. Arduradunen esanetan, Zubiaurrek hainbat gai jorratzen zituela frogatzen du horrek. Shanti Andia ‘Ausarta’ euskal itsasgizona lanak postinpresionismoko lengoaia adierazten du, euren esanetan. 1924an ondutakoa da, eta Pio Barojak 1911n kaleratutako Shanti Andiaren kezkak liburu ezagunaren ilustrazioa dauka oinarri.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!