Martitzenean hasiko da jubilatuen aste kulturala

Anboto 2013ko ira. 23a, 08:34
San Migel eguna bazkariagaz ospatuko dute

San Migel eguna bazkariagaz ospatuko dute San Migel egunaren bueltan aste kulturala ospatu ohi dute.

 

Garaiko nagusiek. Izan ere, santu horren izena daroa jubilatuen elkarteak. Urtero, hainbat ekintza egiten dituzte, eta San Migel eguna, irailaren 29an, bazkariagaz ospatzen dute. Aurten ere antolatu dute egitaraua, eta martitzenean hasiko dute jaia.

 

Karta jokoekin lotutako ekintzak egingo dituzte lehenengo. Martitzenean, irailaren 24an, briska txapelketan batuko dira. Eguaztenean, tutean jokatuko dute, eta eguenean musean. Hiru hitzorduak 17:30ean izango dira, azaldu dutenez. Horrez gainera, tortilla txapelketa ere egingo dute eguenean, tutean jokatu ostean. Lehiaketa horien guztien sariak San Migel egunean emango dituzte, bazkalostean.

 

San Migel egunez, bazkaria

Bazkaria izan ohi da San Migel eguneko ekintza nagusia. Horren aurretik, baina, hildako bazkideen omenez ospatuko den meza egongo da, 10:30ean. Gero, 14:00etan elkartuko dira Herriko Tabernan bazkaltzeko. 28 euroko menua eskainiko dute, eta apuntatzeko azken eguna bezpera izango da. vcdfv

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!