Santa Katalinako jaia ospatuko dute domekan

Anboto 2013ko ira. 14a, 09:34
Meza eta dantza saioa egongo dira ospakizunean

Meza eta dantza saioa egongo dira ospakizunean.

 

Santa Katalina ermitako jaia ospatuko dute domekan Garain. Beste urte batzuetan legez, meza eta dantza saioa egongo dira ospakizunean. Ahalik eta dantzari gehienak auzokoak izango dira, urteetako ohiturari jarraitzeko asmoz. Berez, santaren eguna biharkoa da, baina domekan egingo dute jaia.

 

Goizeko 10:30ean meza egingo dute bertan. Normalean Garaiko elizan egiten dena bertara lekualdatuko dute. Horren ostean etorriko da dantza saioa.

 

Santa Katalinako ermita jabego pribatukoa da, baina jaia auzotar eta garaitar guztiei begira antolatutakoa da. Antzinatik ei dator ospakizuna, baina 36ko Gerraren sasoian eten egin zen. Duela dozena bat urte ekin zioten berriro antolatzeari. Ermitagaz lotuta gordeta dagoen dokumentu zaharrena 1616koa da, testamentu batena, hain zuzen ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!