Zubiaurretarren erakusketa ez dute kenduko

Anboto 2013ko ira. 7a, 08:54
Garaiko Udalak eta Gerediaga Elkarteak Zubiaurre anaiek egindako argazki erakusketa antolatu zuten udan. Berez, joan zen astean amaitu zen epea, baina luzatzea erabaki dute, izan duen harrera ona ikusita

Garaiko Udalak eta Gerediaga Elkarteak Zubiaurre anaiek egindako argazki erakusketa antolatu zuten udan. Berez, joan zen astean amaitu zen epea, baina luzatzea erabaki dute, izan duen harrera ona ikusita.

 

Margolariak ziren Ramon eta Valentin Zubiaurre, baina argazkigintzan ere egin zuten lanen bat edo beste. Horien artean, XX. mende hasieran Garain atera zituzten argazki batzuk, aurrez margolanetarako erabilitako jendeari egindakoak. Hainbat eraikinetatik eskegita, hamabi argazkigaz osatu dute erakusketa. Kultura mailan ospea lortutako familia izan zen Zubiaurretarrena.

 

Garaiko herriak euregaz lotutako ekintzak garatzen jarraituko du. Esate baterako, azaroan kaleko pintura lehiaketa bat egingo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!