Harrera ona eduki du udan ipinitako Zubiaurre anaien erakusketak

Anboto 2013ko abu. 30a, 12:12
Asteburu honetan kenduko dute erakusketa, eta alkateak esan du harrera ona eduki duela.

Asteburu honetan kenduko dute erakusketa, eta alkateak esan du harrera ona eduki duela.


Zubiaurre anaiek duela 100 urte ateratako argazkiekin erakusketa ipini dute aurtengo udan, Garain. Berezia izan da erakusketa, herriko hainbat eraikinetako balkoietan kokatu dituztelako argazkiak, tamaina handian.

Asteburu honetan kenduko dute bilduma, eta harrera ona eduki duela esan du Gontzal Sarrigoitia alkateak. “Ikusi da jendea inguruko herrietatik etorri dela argazkiak ikustera”, azaldu du alkateak.


Jaien aurretik ipini zuten erakusketa, eta jaietan sarri komentatutakoa izan zela adierazi du Sarrigoitiak. Esate baterako, bertso saioan ere argazkien inguruan jardun zuten kantuan bertsolariek. Margolariak ziren Zubiaurretarrak, baina argazkigintzan ere ibili ziren Garain.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!