Santiagotik San Inaziora, jai giroari eutsiz

Anboto 2013ko uzt. 24a, 13:00
Donien-atxa jaso eta ezpatadantzariek eskainitako saioagaz abiatuko dituzte gaur garaitarrek herriko jaiak. Santiagotik San Inazioara dantzan geratu barik jardun dute bertokoek eta inguruetatik bertaratuko diren jaizaleek. Donien-atxa 20:00etan igoko dute. Gau giroa, berriz, Txomin Bedarra taldeak girotuko du

 Donien-atxa jaso eta ezpatadantzariek eskainitako saioagaz abiatuko dituzte gaur garaitarrek herriko jaiak. Santiagotik San Inazioara dantzan geratu barik jardun dute bertokoek eta inguruetatik bertaratuko diren jaizaleek. Donien-atxa 20:00etan igoko dute. Gau giroa, berriz, Txomin Bedarra taldeak girotuko du.

 

Egunez eta gauez egongo da zer egun datozen egunotan Garain. Iluntzetik aurrera musikak hartuko du indarra, erromeriak, gehienbat. Udan herririk herri ibiliko den Luhartz taldeak joko du; baita Ansorregi, Triki Ta Ke eta Ezten Giro taldeek ere, besteren artean. Horrezaz gain, Santa Ana egunez, Ezkonduen Eguna ospatuko dute. Lehenengo Dantzari Dantza egingo dute , eta ostean, andrek Erregelak. San Inazio egunez, berriz, umeek urtengo dute plazara dantzara.

 

Herri bazkaria ere egingo dute, uztailaren 27an. Hainbat lagun batzen dituen ekitaldiak,. Uztailaren 26ko tortilla txapelketak ere izaten du arrakastarik.

 

 

Errebantxa egingo dute Garaiko eta Iurretako probalari gazteek

 

Zortzi gazte egongo dira talde bakoitzean; 540 kiloko harria mugitu beharko dute 20 minutuan

 

\"\"

 

2012ko Iurretako San Migel jaietan desafioa egin zuten Garai eta Iurretako zenbait gaztek. Harriari tiraka ibili ziren, ea nork egin untze gehiago. Garaitarrak izan ziren garaile, eta orain iurretarrek errebantxa gura dute. Uztailaren 30ean egingo dute berriro proban, arratsaldeko 18:30ean hasita.

 

Zortzi gazte egongo dira talde bakoitzean. 540 kiloko harria mugitu beharko dute, 20 minutuko beharrean. Jokin Arregi garaitarra ibiliko da epaile, eta azaldu duenez, aparkalekuan egingo dute proba, ez probalekuan: “Probalekua ez da lar ona oinez ibiltzeko”, arrazoitu du.

 

Giroa sortu guran

Iurretako desafioak arrakasta eduki zuen, jende ugari hurreratu zen-eta. “Espero dugu Garain ere egotea”, esan du Arregik. Giroa sortu gura dute ekimen honegaz: “Ea denon artean sekulako eguna pasatzen dugun”.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!