Gazteen arteko desafioa jaietan

Anboto 2013ko uzt. 13a, 08:20
Proban egingo dute Garai eta Iurretako gazteek

Proban egingo dute Garai eta Iurretako gazteek.

 

Trumoitte kultur elkarteak prestatu du aurtengo Garaiko jaietarako egitaraua. Santiago, Santa Ana eta San Inazioren bueltan ospatzen dituzte jaiak, eta uztailaren 24an hasiko dira. Aurtengo nobedade nagusia, Iurreta eta Garaiko gazteek egingo duten desafioa izango da: harriagaz proban egingo dute.

 

Iurretako jaietan egin zuten lehenengoz, eta orain errebantxa jokatuko dute. Hilaren 30ean izango da ekimena, 18:30ean. Jaietan erromeria ia egunero eskainiko dute hainbat taldek: Luhartz, Txomin Bedarra, Ansorregi... Bestalde, hilaren 27an, bazkari herrikoia egingo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!