Adjudikatu dute Goierritik herrigunerako bidearen obra

Anboto 2013ko uzt. 4a, 10:11
Garaiko Udalak adjudikatu du Goierritik herrigunera doan bidearen obra. Azkeneko osoko udalbatzarrean landu zuten gaia, eta erabaki zuten Lasuen enpresari ematea proiektua. 130.000 euroko aurrekontua dauka egitasmoak, baina 110.000 euro Bizkaiko Foru Aldundiak ipiniko ditu

Garaiko Udalak adjudikatu du Goierritik herrigunera doan bidearen obra. Azkeneko osoko udalbatzarrean landu zuten gaia, eta erabaki zuten Lasuen enpresari ematea proiektua. 130.000 euroko aurrekontua dauka egitasmoak, baina 110.000 euro Bizkaiko Foru Aldundiak ipiniko ditu.

 

Aurtengo neguko denboralearen eraginez, errepide horretan lurjausia gertatu zen urtarrilean. Ez zuten bidea guztiz itxi, baina sortutako zuloa konpontzeko beharra zegoen. Udalaren eskumenekoa da bidea, eta horregatik dabil kudeatzen konponketa. Oraindik ez dago zehaztuta zer epetan konponduko duten kaltetutako errepide zati hori.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!