Astigarragara irteera eratu du nagusien elkarteak

Anboto 2013ko eka. 24a, 08:34
Sagardoaren Museoa ikusiko dute Astigarragan

Sagardoaren Museoa ikusiko dute Astigarragan.

 

Garaiko San Migel nagusien elkarteak beste irteera bat antolatu du ekainaren 28rako. Oraingoan, Astigarragara (Gipuzkoa) joango dira. Hain zuzen ere, bertan dagoen Sagardoaren Museoa bisitatuko dute. Goizeko 09:00etan irtengo dute Garaiko plazatik, autobusean.

 

Baina, museoko bisita ez da izango eguneko ekimen bakarra. Izan ere, gero Astigarragan bertan bazkalduko dute, Gurutzeberri jatetxean. Arratsaldean Donostiara joango dira, eta bakoitzak bere aldetik ibiltzeko aukera edukiko du. Iluntzean bueltatuko dira. Eguaztenera arte eman ahal da izena, Herriko Tabernan, 28 euro ordainduta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!