San Juan jaiak Momoition, asteburuan

Anboto 2013ko eka. 19a, 09:02
Trumoitte kultur elkarteak prestatuta dauka aurtengo San Juan jaietarako egitaraua. Asteburuan ospatuko dituzte jaiak, Momoitioko San Juan ermitaren bueltan. Hilaren 22an, 23an eta 24an izango dira ekintzak

Trumoitte kultur elkarteak prestatuta dauka aurtengo San Juan jaietarako egitaraua. Hurrengo asteburuan ospatuko dituzte jaiak, Momoitioko San Juan ermitaren bueltan. Hilaren 22an, 23an eta 24an izango dira ekintzak.

 

Zapatuan, afari herrikoiagaz hasiko dute jaia. 21:30ean izango da, eta ostean erromeria egongo da Laja II eta Larrañaga bikoteagaz. Afarian apuntatzeko, hilaren 19a, eguaztena, ipini dute epemuga. Udaletxean eman beharko dute izena interesdunek.

 

Domekan, 10:30ean mezagaz hasiko da eguna, eta horren atzetik dantzariak etorriko dira. Bertsolariek ere girotuko dute eguerdia. Arratsaldean, ume zein helduentzako moduko jolasak eskainiko dituzte. 20:00etan donien-atxa ipiniko dute San Juan bezpera islatzeko, eta ostean, sua piztuko dute. 24an, San Juan egunez, meza egongo da 12:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!