Goierritik herrigunerako bidea konponduko dute

Anboto 2013ko eka. 4a, 08:55
Urtarrilean lurjausia gertatu zen, denboraleagatik

Urtarrilean lurjausia gertatu zen, denboraleagatik.

 

Urtarrilean, Goierritik herrigunera doan errepidean lurjausia gertatu zen, denboralearen ondorioz. Ez zuten guztiz itxi bide hori, baina konpontzeko beharra zeukan. Udalaren eskumenekoa da zati hori, eta horregatik, obra egiteko prozesuan daude. Bidea konpontzeko, lehiaketara atera dute obra enpresa.

 

Ekainaren erdialderako adjudikatuta egotea espero dute udal ordezkariek. Obrarako dirulaguntza eskatu du udalak. Izan ere, kostua ez da txikia. Aldundiak 110.000 euro ipiniko ditu, eta udalak 45.000. Kopuru hori inbertitzeko, aurrekontuetan kreditu aldaketa egin behar izan zuten joan zen asteko udalbatzarrean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!