Garaiko Udalak informatikako ikastaroak antolatu ditu KZgunean egiteko. Hainbat gai daude aukeran: Interneteko oinarrizko ikasgaiak, E-Administrazioa, Google Apps, Software librea, sare sozialak, irudia eta soinua...
Maiatzaren 31ra arteko epea ipini dute apuntatzeko. Udaletxean eman behar da izena, eta ikastaroen inguruko informazioa ere bertan jaso ahal izango da. Ikastaroak goizez edo arratsaldez jasotzeko aukera dago. Apuntatzen direnekin, taldeak osatuko dituzte, eta horren arabera jakingo dute zer gai eman. Gutxienez hiru lagunekoak izango dira taldeak. Ekimen honegaz, KZguneari bizitasuna eman gura diotela azaldu dute antolatzaileek.