Udalekuetan izena emateko aukera, hilaren 22ra arte

Anboto 2013ko mai. 10a, 09:11

Garaiko Udalak udalekuak antolatuko ditu aurten ere uztailerako. Iragarri dutenez, dagoeneko badago udalekuetan izena emateko aukera; maiatzaren 22ra arte ipini dute epean

Garaiko Udalak udalekuak antolatuko ditu aurten ere uztailerako. Iragarri dutenez, dagoeneko badago udalekuetan izena emateko aukera; maiatzaren 22ra arte ipini dute epea.

 

Euskara ahoan, etxean eta kanpoan. Lelo horregaz sustatu dituzte udalekuak. Horrez gainera, aurreratu dute astelehenetik barikura bitartean garatuko direla umeentzako ekintzak, 09:00etatik 13:00etara. Txangoren bat eginez gero, 17:00ak arte luzatuko dute ordutegia. Hiru urtetik hamahiru urtera arteko umeek parte hartu ahal izango dute udako ekimenean.

 

Interesdunek udaletxean eman behar dute udalekuetarako izena. Herrian erroldatuek 50 euro ordainduko dituzte, eta erroldatu bakoek 80. Familiako ume bat baino gehiago apuntatuta, kopuru horiek merkatuko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!