Udal tramiteak Internet bidez egin ahal dira

Anboto 2013ko mai. 5a, 08:35

Udalaren webgunean sartu eta bertan topatuko dute informazioa; hamazazpi tramite daude prest

Udalaren webgunean sartu eta bertan topatuko dute informazioa; hamazazpi tramite daude prest.

 

Garaitarrek Internet bidez egin ahal izango dituzte oraindik aurrera udaleko hainbat tramite. Udalaren webgunean (www.garaikoudala.org) sartu eta bertan topatuko dituzte horretarako informazioa eta bidea. Guztira, hamazazpi tramite daude prest; honako hauek, besteak beste: erroldan datuak aldatu edo agiriak lortzea, banku-helbideratzeak, haurtzaindegirako eskaerak, kexak...

 

Etorkizunean 100 eragiketa eskuragarri ipintzea gura dute. Beste herri batzuetan garatuta dagoen egitasmoagaz hasi dira Garain ere. Aldundiak sustatutako Biscaytik programa da. Gontzal Sarrigoitia alkateak adierazi du prozedura administratibo horiek egitea erraztu gura dietela herritarrei, hori dela helburu nagusia. Etxetik egin ahal izango dira tramiteak, asteko zazpi egunetan eta eguneko 24 orduetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!