Salmenta eta giro onekin, datorren urterako gogoz

Anboto 2013ko api. 23a, 16:07

Arrakastasua izan zen joan zen domekan Garain ospatutako I. Landare eta Lorezaintza Azoka

Arrakastasua izan zen joan zen domekan Garain ospatutako I. Landare eta Lorezaintza Azoka.

 

Jende ugari hurreratu zen herrigunean atondutako erakusketara; San Migel elizatik hilerrira bidean, arbolen estalpean egin zuten azoka. Udalak, Urkiola Landa Garapen Alkarteak eta Trumoitte kultur elkarteak antolatu zuten ekimena. Lehenengo balantze positiboa egin dute: jenero ona, salmenta onak eta datorren urtean berriro egiteko gogoa.

 


Bisitari kopuruagaz eta eguraldi onagaz, giro ederra eduki zuten domeka goizean. “Denok harrituta gelditu ginen Garaira etorri zen jendetzagaz”, esan du antolatzaileetako batek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!