I. Landare eta Lorezaintza Azoka egingo dute domekan

Anboto 2013ko api. 20a, 08:54

Biharko Landare eta Lorezaintza Azokaren lehenengo edizioa antolatu dute udalak, Trumoitte kultur elkarteak eta Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak

Biharko Landare eta Lorezaintza Azokaren lehenengo edizioa antolatu dute udalak, Trumoitte kultur elkarteak eta Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak.

 

Goizeko 10:00etatik 14:00etara, hogei postu inguru ipiniko dituzte San Migel elizatik kanposanturantza doan bidean. Landareez gainera, lorezaintzarako tresneria ere erakusgai egongo dela azaldu du Gontzal Sarrigoitia alkateak. Elikagaietarako leku bat gordeko dute, eta Trumoittekoek txosna ere ipiniko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!