"Herrian sustraitutako usadio eta jaiak ezagutzera emateko"

Anboto 2013ko api. 10a, 08:26
45 lagunek parte hartu zuten joan zen barikuan Garaiko Otea-Loran elkartean egindako liburu aurkezpenean. Garai: ohiturak, dantzak eta jaiak izeneko liburua argitaratu du Otea-Loran elkarteak, \"herrian sustraitutako usadio eta jaiak ezagutzera emateko\"

45 lagunek parte hartu zuten joan zen barikuan Garaiko Otea-Loran elkartean egindako liburu aurkezpenean. Garai: ohiturak, dantzak eta jaiak izeneko liburua argitaratu du Otea-Loran elkarteak, "herrian sustraitutako usadio eta jaiak ezagutzera emateko".

 

2009an hasi ziren egitasmoa lantzen, eta orain ikusi du argia. Gerediaga elkarteko Txelu Angoitiak koordinatu du lana. Berak ateratako argazkiak, Usune Martinezen testuak, Iñaki Iriartek egindako ikerketa sakona eta Jon Gaminderen dokumental bat batzen ditu.

 

Dagoeneko salgai dago liburudendetan, eta barikuko aurkezpenean doan eskuratu ahal izan zuten Otea-Loran elkarteko bazkide zein garaitarrek. Liburuan parte hartu dutenek barikuan azaldu zuten emaitza. Bultzatzaileek esan dute aurkezpena ondo atera zela, “jende piloa batu zen”. Garaiko eta inguruetako jendea egon zen bertan, baita Barakaldoko Laguntasuna dantza taldekoak ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!