Interneti buruzko ikastaroak emango dituzte KZgunean

Anboto 2013ko mar. 8a, 08:03
Garaiko KZgunean Internetegaz lotutako hainbat ikastaro eskainiko dituzte datozen hilabeteetan. Hori bai, ikastaroak garatu ahal izateko gutxieneko ikasle kopuru bat beharko da, eta horregatik, interesdunek izena emateko eskatu dute arduradunek

Garaiko KZgunean Internetegaz lotutako hainbat ikastaro eskainiko dituzte datozen hilabeteetan. Hori bai, ikastaroak garatu ahal izateko gutxieneko ikasle kopuru bat beharko da, eta horregatik, interesdunek izena emateko eskatu dute arduradunek.

 

Udaletxean eskuratu ahal izango da ikastaroen gaineko informazioa, eta hamabost eguneko epea dago apuntatzeko. Aukera zabala dago KZguneko eskaintzan: sare sozialak, irudi eta zigilu digitalak, gestio administratiboak... Azaldu dutenez, ikastaro bakoitzak iraupen zehatza edukiko du. Izena ematen dutenen arabera, zer ikastaro eman adosten ahaleginduko dira antolatzaileak. Goizez edo arratsaldez izan ahal dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!