Beratu auzoan putzu septikoa konponduko dute

Anboto 2013ko ots. 22a, 08:55
Landa eremuaren garapenerako programa baten bidez dirulaguntza eman dio Jaurlaritzak udalari

Landa eremuaren garapenerako programa baten bidez dirulaguntza eman dio Jaurlaritzak udalari

 

Udalak Beratu auzoan dagoen putzu septikoa konponduko du. Ordezkariek adierazi dute derrigorrezkoa dela konpontzea; antza denez, putzua trabatu egiten da sarri. Ez ei da oraingo eskaera, baina esan dute oraintxe ikusi dutela aukera, eta obra egitea erabaki dute. Izan ere, landa eremuaren garapena laguntzeko EREIN programaren bidez dirulaguntza eman dio Eusko Jaurlaritzak udalari.

 

37.300 euroko aurrekontua dauka proiektuak, eta 17.160 euro ipiniko ditu Jaurlaritzak. Aurten egingo dute obra. Baina, lan eskaintza publikoa egin barik dago oraindik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!