Lapurreten aurreko prebentzioa, nagusientzako berbaldian

Anboto 2013ko ots. 18a, 08:09
Durangaldeko Amankomunazgoaren eskutik berbaldia egongo da eguaztenean, Garain.

Durangaldeko Amankomunazgoaren eskutik berbaldia egongo da eguaztenean, Garain.

 

Adinekoen sailak eta herriko nagusien elkarteak lankidetzan eratutakoa da, eta lapurreten aurreko prebentzioa izango da gaia. Ertzaintzak talde berezi bat dauka horrelako mintegietarako, eta eurek emango dute informazioa.
Adinekoen saileko ordezkariek esan dute nagusi batzuek kezka agertu dutela kalean kartera eta antzekoak ostu dizkietelako. Horren harira eratu dute berbaldia, eta Durangaldeko beste zenbait herritan ere egingo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!