Wi-Fi sistema ipintzeko urratsak egiten dabil udala

Anboto 2013ko ots. 9a, 11:02
Garaiko Udalak Internet zerbitzua ipini gura du herri osoan zehar, Wi-Fi uhin sistemaren bidez. 2011n martxan ipinitako egitasmoa da hau, eta gaur egun, urratsak egiten dihardute

Garaiko Udalak Internet zerbitzua ipini gura du herri osoan zehar, Wi-Fi uhin sistemaren bidez. 2011n martxan ipinitako egitasmoa da hau, eta gaur egun, urratsak egiten dihardute.

 

Lehenengo, herrian zelako kontsumoa egongo litzatekeen aztertu zuten, zerbitzua behar horretara egokitzeko. Horregatik, 2011n eta 2012an proba epean egon zen zerbitzua, doan. Lanak amaitzerakoan, baina, erabiltzaileek ordaindu egin beharko dute.

 

Plazan, frontoian eta kultur etxean badago martxan seinalea, Gontzal Sarrigoitia alkateak adierazi duenez. Santa Katalinan oraintsu ipini dute beste antena bat, eta Goierri auzorantza zabaldu gura dute orain. Berez, hamar antena ipintzeko aukera daukate, baina posible da zazpigaz ere beharrizana betetzea.

 

Instalazio osoa egiterakoan, seinalea itxiko dute, eta zerbitzu hau aprobetxatu gura duten herritarrek izena eman beharko dute Wi-Fia erabili ahal izateko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!