Goierritik herrigunerako errepidean, lurjausia

Anboto 2013ko urt. 22a, 08:40
Denboralearen ondorioz Goierri auzoko bide baten lurjausia jazo zen barikuan. Bidea zabalik dago baina, udalak, kotxeak auzoaren goiko aldean uzteko gomendioa eman die auzotarrei

Denboralearen ondorioz Goierri auzoko bide baten lurjausia jazo zen barikuan. Bidea zabalik dago baina, udalak, kotxeak auzoaren goiko aldean uzteko gomendioa eman die auzotarrei.

 

Goierri auzotik herrigunerantza doan errepidean lurjausia gertatu zen barikuan, azken egunetako euriteen eraginez. Bidea zabalik dago, baina kontuz ibiltzeko gomendioa eman du udalak. Gainera, kotxeak goikaldean uzteko aholkua eman diete auzotarrei, Gontzal Sarrigoitia alkateak azaldu duenez. Errepidea gehiago apurtuz gero auzotik irten ezinik geratu ez daitezen zabaldu dute oharra udal arduradunek.

 

Errepidea udalaren eskumenekoa da, beraz, obra ere bere kargu izango da. Sarrigoitiak adierazi du arkitektuak azterketa egin beharko duela lehenengo, eta ostean zehaztuko dutela konpontzeko obra zelan egin.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!