Hotzari aurre egiteko jakiak Errematan

Anboto 2013ko urt. 18a, 12:00
Guztira, 1.200 euro batu zituzten atzoko enkantean, eta ongintzara bideratuko dute

Guztira, 1.200 euro batu zituzten atzoko enkantean, eta ongintzara bideratuko dute.

 

Eguraldia onena izan ez arren, 40 bat lagun batu ziren atzo, San Anton egunez, Garaiko Errematan. Lazaro Milikuak zuzendu zuen enkantea, produktuak banan-banan aurkeztuta. Gazta eta irasagarra eskutan, irasagarra kolorante eta kontserbante bakoa zela esan zuen. "Hori ez da baserrikoa izango, orduan!", txistea egin zuen lagun batek publikotik. Baina, produktu gehienak baserrikoak izan ziren: esnea, ogia, porruak, txorizoa, babak... Aste honetako eguraldi heze eta hotzari aurre egiteko, tripa ondo betetzeko moduko jakiak eskaini zituzten. Tradizioak dioen legez, bertaratutako jendeak eroandakoak.

 

Giro alaian egin zuten apustu lagun zein familiako kideen artean. Untxi pareagatik 50 euro eman zituen batek, eta tostadak lortzeko lehia 60 euroan amaitu zen. Guztira 1.200 euro batu zituzten enkantean, eta ongintzara bideratuko dute diru hori. Datorren urtean ere izango du segida tradizioak.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!