Bertako produktuen enkantea, Errematan

Anboto 2013ko urt. 16a, 09:33
Eguenean, San Anton egunez, Erremata egingo dute Garain. Tradiziozko ekitaldi honetara bertako produktuak eroaten dituzte herritarrek eta, gero, enkantea egiten dute horiekin guztiekin

Eguenean, San Anton egunez, Erremata egingo dute Garain. Tradiziozko ekitaldi honetara bertako produktuak eroaten dituzte herritarrek eta, gero, enkantea egiten dute horiekin guztiekin.

 

Eguerdian izango da. "12:00etan meza egongo da, eta 12:30erako hasteko moduan izango gara", esan dute antolatzaileek. Meza amaitzean, abadeak inguruetako lurrak eta produktuak bedeinkatuko ditu. Orduan hasiko da Erremata, jaki, animalia, pastel eta antzeko produktuekin. Iaz, esaterako, txakurkume eta oilanda banagatik eman zuten diru gehien, 60 eta 40 euro hurrenez hurren.

 

Produktuengatik jasotzen den dirua ongintzarako eta herriko gasturen bati aurre egiteko erabili ohi dute. Iaz, adibidez, Caritas elkartea lagundu zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!