Udalaren webgunea erabilgarri dago

Anboto 2013ko urt. 10a, 08:33
Udalagaz traturako beste era bat daukate dagoeneko garaitarrek. Webgunea martxan ipini du administrazio publikoak Interneteko www.garaikoudala.org helbidean. Udalaren eta herriaren informazioa, batzarren aktak, deialdiak, elkarteen zerrenda...

Hainbat ataletan banatuta dago ataria. Gontzal Sarrigoitia alkateak oharra plazaratu du webgunean bertan: "Udalaren gaineko informazio zabalena ez ezik, zerbitzuak eta baliabideak ere eskura jartzen dizkizugu".

Gainera, Turismoa atalak kanpotik datozenentzako ere informazio ugari eskaintzen du: gastronomia, ibilbideak, jaiak edota argazkiak, esate baterako.

Bizkaiko Foru Aldundiaren BiscayTIK egitasmoaren barruan eratu du udalak webgunea. Hilabeteetan ibili dira lanean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!